2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

MENDARO SASOIAN: Jakoba errekondoren hitzaldia Mendaron

Lehenik eta behin, mila esker Jakobari Mendarora etortzeagatik, eta hitzaldira etorri zineten guztioi, plazer bat izan da!!


Edarra Jakoba Errekondok Mendaron eman barri daben hitzaldixa.

Eskerrik asko eta zorionak, Mendaroko Kontsumo Taldiari.




Ikasi doguz gauza mordo bat. Hona buruan grabauta geldittu jatazen batzuk:

1. Landariak badira nor.

2. Jatia ekintza politikua da, benetako borroka iraultzaillia.

3. Hartueman barik eman-hartu behar leuke izan. Lehenengo eman, gero hartzeko.

4. Eman «emetik» dator, eta hartu, harrapatu, «harretik».

5. Ortua da aire libreko gimnasiorik onena.



6. Baratza ez da sekula aintzat hartu. Bigarren maillakotzat hartu da baserriko egittekuen artian, emakumien lana izan dalako ortukua.

7. Saldu mangerak, mangeran etortzen dira gaitzak eta. Ur gehixegixak sortzen dittu gaitz asko gure sailletan.

8. Karia eta asun-ura erremedixo onak dira, ixa edozertarako.

9. Ez tematu tomatiakin. Mexikoko basamortutik dator eta zelan ba hartuko dittugu gure paraje honetan urtero ale edarrak!.


10. eta amaitzeko, lehendik be bagenkiguna: zein aberatsa dan gure euskeria de dio!!!

Ainara Argoitia


65 pertsona etorri dira hitzaldia entzutera.
Liburu dexente ere saldu ditu.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina