2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Maskilu: elikadura-burujabetzaren aldeko Kontserbak



https://goteo.org/project/maskilu

Maskilu:  elikadura-burujabetzaren aldeko Kontserbak

Honako proiektuaren bitartez, garaiko fruta, barazki eta perretxikoekin egindako artisau kontserbak ekoiztuko ditugu, kalitatezkoak eta osasun-erregistroarekin.

Sortu nahi dugun espazio honetan edozeinek (autokontsumorako ortuak, ortu komunitarioak, ekoizleak) enbotatu ahalko ditu garaiko barazki eta fruituak urte osoan zehar.

Elikagaien kontserbazioari buruzko jakituria tradizionala berreskuratu nahi dugu, errezeta zaharrak bildu eta berriak sortu.

Agroekologia bultzatu nahi dugu, bertakoa lehenetsiz eta eredu agroindustrialaren aurrean nekazaritza baserritarraren alde apustu eginez.



Oinarriko ezaugarriak

Nekazalgunea programak eskainitako eraikinak bi zatitan banatutako beheko solairu bat dauka eta horietako zati batean eraikiko da transformazio gela.

Osasun baldintzak bete ahal izateko transformazio gela gune ezberdinez osatua dago:

- Lehengaiarentzako biltegia: fruta eta barazkiak hona helduko dira.
- Gune zikina: lehengaia garbitu eta txikitzeko gunea.
- Sukalde gunea: errezetarik gozoenak sukaldatuko ditugun gunea.
- Betetzeko gunea: poteak betetzeko gunea.
- Autoklabea: kontserba poteak pasteurizatu edo esterilizatzeko makina.
- Eskaeren prestakuntza: eskaerak prestatzeko gunea.
- Poteen gela: poteak eta estalkiak gordeko ditugun gela.
- Amaierako gela: kontserba amaituak pilatuko ditugun gela.

Funtzionamenduari dagokionez, behin obra amaituta dagoenean, garaiko barazki, fruta eta perretxikoen kontserben ekoizpenari ekingo diogu. Proiektuaren bazkideek zein beste edozein ekoizle edo baserritarrek kontserberaren zerbitzuak eskuragarri izango dituzte eta euren produktuak enbotatu ahal izango dituzte. Produkzio ihardueraz gain, gure baserrietan ohikoak ziren elikagaien kontserbazioari buruzko jakituria tradizionalak berreskuratu eta sustatu nahi ditugu. Espazio hau ikastaro eta tailerrak egiteko ere erabiliko dugu.
  
image

Zerk bultzatzen zaitu eta nori doakio proiektua

Honako proiektu hau kontsumoa, ekoizpena eta orokorrean gure eskualdeen garapena beste modu batean kudeatu daitekeela uste duten pertsona eta kolektiboei zuzendua dago; garapen hori bertakoa, jasangarria eta agroekologikoa izan daitekeela sinesten dutenei hain zuzen ere.

Elikadura burujabetzaren alde apustu egiten duten pertsonei; ekoizle, baserritar edo autokontsumorako ortu kolektiboetan lan egiten dutenei.
  
image

Crowdfunding-eko kanpainaren helburuak

Kontserbera kolektibo bat sortu nahi dugu Zeberion (Bizkaia), baserritar eta ekoizleek euren fruta eta barazkiak transformatu ahal izateko tresna gisa.

Orain arte jendearen laguntza izan dugun arren eta bazkideok diru kantitate bat aurreratu dugun arren, oraindik finantziazioa behar dugu, batez ere, autoklabea erosteko. Autoklabea kontserbak esterilizatzeko eta horrela osasun-erregistroa jaso ahal izateko behar-beharrezkoa da.
  
image
image

Sariak

image
image
image
image
image
image
image
image
image
image

image

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina