2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

"Nafar Hegoaldeko Uzta Euskarari Puzka" ERRIGORA EKIMENA ELGOIBARREN


Kaixo lagun,
 
Elgoibarren lan talde bat eratu dugu herrian Errigora ekimena ezagutarazi
eta martxan jartzeko.
 
Errigorako Udazkeneko kanpaina "Nafar Hegoaldeko Uzta Euskarari Puzka" Elgoibarrera heldu da. Hau da, Nafarroa Hegoaldeko produktuak eskuratu ahal ditu nahi duenak era zuzen batean.
 
 




Errigora ekimenak bi helburu dauzka:
 
  • Batetik, Nafarroa Hegoaldean, euskera ofiziala ez den guneetako euskalgintzako proiektueri laguntasuna ematea.

  • Bestetik, Nafarroako Erriberako nekazaritzaren egoera kaxkarrari laguntzea, Euskal Herrian ekoiztutakoa Euskal Herrian kontsumitzearen bitartez. Goi mailako produktuak jasoko ditugu Nafarroako nekazariengandik, zuzenean.
 
Errigorako otarrak 50 euroko kostua dauka eta jasotako diruaren %25a Erriberako euskalgintzara bideratuko da zuzenean, gainontzekoa produktuen kostea ordaintzeko izango delarik.

Otarrak eskatzeko epea Azaroaren 12arte  da.


 

 Otarraren eskaera egiteko momentuz Elgoibarren modu hauek dituzue:
 
  •  Kultur Etxeko Sotoan datozen hiru asteazkenetan arratsaldez (urriaren 29an eta azaroaren 5 eta 12an), 17:00etatik 19:30etara, bertan otarra ikusgai izango duzu gainera.
  •  Elgoibarko Ikastolan.
  •  Elgoibarko AEKn.
  •  Danobat lantegian.
  •  elgoibar.errigora@gmail.com <elgoibar.errigora@gmail.com> helbide elektronikoan, izen, abizen, telefono zenbaki eta email kontua jarriz.
 
Besterik gabe, edozein zalantza argitze aldera gurekin harremanetan jarri nahi baduzue idatzi email honetara (elgoibar.errigora@gmail.com) edo deitu 660799728 telefonora.
 
Aldez aurretik eskerrik asko arretagatik eta otarra erostera animatu nahi
zaitugu!
 
Elgoibarko Errigora Lan Taldea.
-
 
  ELGOIBARKO ERRIGORA           
   
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina