Kaixo guztioi:
aurreko udazkenian eta udan bezela orain ere abiatu dabe ERRIGORA kanpaina. Mendaroko eskarixak bideratzeko moduak zeintzuk izan leizken pentsatzen ibili naiz eta onena, oraingoz, gure eskaerak Elgoibarko taldian bitxartez bideratzia izango dala pentsatu det. Ia aurrerago taldetxo bat sortzen degun proiektu honi jarraipena egiteko.
- Aitz Beltzen izena eman ahal izango du jendeak.
- Izena emateko orduan bertan egin behar izango da ordainketa: 50 euro
Gero, otarrak iristen dianian hauek jasotzeko eguna, ordua eta lekua jarriko degu.
Kasu honetan 50 euroko saski bat da eskatu ahal izango dana (argazkixan ikusi leikena:ardau botila bat, zuku botila bat, esparraguak, piparrak, kardua, orburuak, potxak, berdura krema, olixo botilatxo bi eta tomatia), Nafarroako Erriberako produktuz osatutakua.
Zalantzaren bat badezue jarri nerekin kontaktuan (enetz77@gmail.com).
Eta baten bat Errigora proiektua Mendaron sustatzeko prest balego ere esan.
Ondo izan eta animatu,
Enetz
Enetz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina