2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Gure ekoizle den Itxoste ere egon zen "Txoriene" saioan





Etb1-ko programazioan izandako aldaketa batzuk medio gure atala moztu zuten minutu batzuk. Hori dela eta, gure kontsumo taldean dagoen ekoizle bat aurkeztu gabe geratu zen,
Soraluzeko Itxoste. Mermeladak eta konpotak ekoizten dituzte batez ere beraien lurretan, hau da, Zeleta baserrian eta inguruko lur sailetan dituzten frutarbola eta landareetatik lortzen duten generoarekin. Askotariko zaporeak dituzte: marrubia, magurdia, bainiladun madaria, okarana...
Mermeladak egiteko kañabera azukre ekologiko osoa erabiltzen dute.

Animatu, eta probatu, errepikatuko duzue ziur!

"Txoriene" saioa ikusteko: sakatu hemen















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina