2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Zer egin nire barazki saskiarekin. Udaberria / Qué hacer con mi cesta de verduras. Primavera.



Para leer en castellano pincha aquí

Solasaldi bat antolatu dugu Donostiako elkar aretoan, (SARRERA LIBREA), garaian-garaiko produktuak kontsumitzean, jendea askok pentsatu ohi du “beti berdina” jaten ibili behar dela garai bakoitzean produktu batzuk baitaude, eta beste batzuk falta… hori gertatu zitzaien Nagore García de Vicuñari eta Diego Zarrabeitiari (eta zeharka, baita  beraien semeari ere). Horregatik, irudimen asko eta zenbait truko erabiliz, errezetak, gomendioak, trukoak, igotzen hasi ziren beraien blogera:

HITZALDIAREN HELBURUA
Jendearen esperientziak banatu, truko eta gomendioak denen artean konpartitu, dudak argitu (baita orain arte saskirik hartzen ez duten horienak ere bai)…
 
Ohikoa ez den liburu aurkezpen batetara gonbidatu nahi zaitugu, Zer egin nire barazki saskiarekin. Udaberria liburuaren aurkezpenera. Astean behin, baserritik zuzenean, barazki saski bat etxean jasotzen duen bikote baten esperientzian (Nagore eta Diegoren esperientzian) oinarritzen da liburua. Saskia, osasuntsua bada, baina sarri barazki berdinak ekarri ohi ditu.  
 



Zergatik diogu `aurkezpen´ ezberdin bat dela? Liburua aurkeztu nahi dizugu, noski, baina batez ere, zera nahiko genuke, elkartu eta guztion esperientziak banatu: zuenak, dagoeneko garaian garaiko barazkiak kontsumitzea erabaki baduzue, ala oraindik dudak badituzue (beti berdina? nola prestatuko dut barazki hau?...) eta Nagore eta Diegoren esperientzia ere jasoko dugu, neurri haundi batean beraien blogean islatu dutena. Ezagutza banatzeko bilkura bat izatea nahi dugu, emankorra izatea nahiko genuke, eta zintzotasunekin abitua. Nagore eta Diegok dioten moduan, ez dira sukaldariak, ez eta gai honetan adituak, baina irudimena eta balibideak badituztela erakutsi dute eta laguntza txiki bat eskaini nahi digute lehen hainbeste etsitzen zituen `Berriro hau?´galdera ekiditeko. 
 
Berriro zerbak? Bai, mesedez. 
 
Sukaldaritzaren sekretu nagusiak ezagutu nahi dituzu? %100ean emaitza zihurrak eskaintzen dituzten errezetak dituzu gustoko? Errezeta ikusgarriekin familia eta lagunak harrituta utzi nahi dituzu? Munduko denbora guztia dugu sukaldean pasatzeko? 
 
Hala bada, sentitzen dugu, baina hau ez da zuretzako liburua. 
 
Baina lekuan lekuko barazkiak eta garaian garaikoak gustoko badituzu, beharbada astero jasotzen duzu etxean barazki saski bat (saskia, ala poltsa, edo beharbada kaxa bat). Eta beharbada konturatu zara produktu hauetako batzuk behin eta berriro errepikatzen direla. Adibidez, zerbak. Edo kalabazinak. Ala azalorea. 
 
Eta beharbada zure familiak, haiengatik arduratuta produktu osasuntsuak kontsumitzea erabaki baduzu ere, goxotasun askorik gabe egiten dizu galdera. Berriro zerbak? 
 
Hala bada, bai. Liburu hau egokia izan liteke zuretzat. 
 
Liburu honek, Qué hago con mi cesta de verduras gure blogeko espirituari jarraituz, proposamenak jasotzen ditu, ideiak, pistak, iradokizunak, sukaldatzeko orduan eguneroko errutinatik irteteko astero jasotzen diren saskiko produktuak erabiliz. Laguntza txiki bat izan nahi dugu, astero jasotzen duzuen barazki saskiaren harira `berriro hau?´etsigarria berriz entzun beharrik izan ez dezazuen. 
 
Liburu honetako errezetek hemendik kendu eta handik jartzeko gonbita egiten digute, bultzadatxo bat izan nahi dute betikotik haratago joateko: azalore egosia, kalabazin krema edo lekak papatekin, nahiz eta askotan emaitzek ez duten zer ikusik izango liburu honetako irudiekin: izan ere, seguraski zure emaitzak askoz hobeak izango dira!
 
Hau esanda, bi pista hauek jarraituz, liburuko gainerako orriak bigarren mailara pasa litezke: 
 
1. 
Gure jakitokian gehienetan, barazkiei buelta bat emateko oso erabilgarri suertatuko zaizkizun osagarri batzuk egon ohi dira (ez beti, baina sarri). Adibidez: 
arroza, pasta, quinoa, artatxikia, kus-kusa, txitxirio irina, hostopila, hummusa, gazta mota ezberdinak, espezia asko eta belar aromatikoak (zoritxarrez, lehorrak: freskoak zimeldu egiten dira gurekin), soja salda, haziak eta fruitu lehorrak... 
 
Zerrenda arrunta da, baina zerbitzu haundia egingo diguna. 
 
2. 
Barazkiek egosi eta olio erretik haratagoko bizitza bat izan dezakete. Asko. Baporez egosita, gatzatu eta erreta, zapore haundiagoa hartzen dute elikagaiek. Eta oliba olio gordina, 1. pistan aipatutako zenbait osagaiekin nahastuz, laguntzaile zoragarria da barazki askorentzat, baratxuri errekin topo egin gabe. 
 
Eta hau da guztia. 
 
Eskerrak eman nahi dizkizuegu liburu honen proiektua martxan jartzera animatu gaituzuen guztiei, gugan konfidantza jarri duzuen argitaletxeko pertsonei eta gure bloga jarraitzen duzuenoi, ideiak uzten dizkigute eta ez dira gure errezetez kexu. Eta urte guzti hauetan gure barazkiak sukaldatu dituzten baserritar guztiei. Eskerrik asko. 
 
Nagore eta Diego
https://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina