2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

BABARRUNAK JASOTZEKO AUZOLANA urriaren 4an



Goizeko hamarretan gelditu ginen Altzolaberazeta baserrin bertan. Hamar heldu eta bederatzi ume, Iñaki, Paula eta Haritz, noski. Hiru txakur, Xagu, Katu eta Beti, umeen izugarrizko zaintza lanak egin zituztenak.., eta noski Traktorea. Aurtengo lehenengo auzolana babarruna izan da.
Goiza polita atera zen, oso giro lan egiteko erosoa, sanua.
Ailatzerakoan azalpen motz bat zertan zetzan lanak eta prozesioan babarruntegira abiatu ginen.





Babarrunak jasotzen  lan-talde benetan itxurosoa










Umeak primeran pasatu zuten, txakurrekin, belarrakin eta insektuekin jolasten.. 



eta babarrunak jasotzerakoan oso laguntzaile trebeak direla ere demostratu zuten 




Lana ta gero, Iñakik eta Paulak HAMAIKETAKO EDERRA prestau ziguten: Ezkioko sagar zuku ikaragarria, Aizarnazabaleko sagarrak, sagardua, Sosolako eta Anburen gazta, Patata tortilla.., ederki indarrak berreskuratzeko.




UMEAK PRIMERA PASATU ZUTEN




OILO-TXABOLAN
12ak aldera Iñaki ta Jabi ume guztiekin, hori pazientzia hori, oilo-txabolara abiatu ziren arrautzak jasotzera. 220 oilo eta 180-190 arrautza inguru jasotzeko. Hau da eguneroko lana.
Oso esperientzia polita izan zen. Iñakik “ale, benga, zuek jasoko dituzue arrautzak. Kontu hadiz heldu, garbitu xuabe-xuabe ta niri eman, nik utziko ditut otarran” Eta ume guztiak hara joan ziren arrautzak jasotzea.. xuabe xuabe, guk askotan pentsatsen degun baino trebezia eta ardura handiagoaz.
Bapatean, Ekin eta Maria garraisika hasi ziren “hau epela dago, hau epela dago!!!” arrautza jaso berriak hartu zituzten, epel –epelak. “Ikutu ikutu” zioen Iñakik.., ikaragarria izan zen nola umeek eskuz esku pasatzen zituzten arrautzak aurpegian igurtziz.., “pura vida!!” Pentsatu nuen, “horrek bai ematen dula energia”.
Esperientzia ikaragarria bai umeentzako, baita guretzako ere.
13:30etan bukatu genun lanaldia; ez genituen babarrun guztiak jaso baina lan polita egin genuen. 




Megasuper tilin-talan probatu behar zan, ausartentzat bakarrik, hau da, umeentzat., ieeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeepa, helduren batzuk ere animatu ziren probatzera, nahiz eta bertigoa eduki, je, je...






Erleak ere ikusi genituen, ta hau ere interesgarria oso izan zen. Asiatar listorrak ehizan zuzenean ikusteko aukera paregabea izan genuen; benetan ikaragarria!!
Eta bukatzeko , traktorean paseotxo bat










Etxera bueltan
- Haizea, ze goiz polita pasatu degun, ez?
- Bai, asko gustatu zait. Beti (txakurra) nire laguna egin da, eta bere burua nire hanka gainean jartzen usten zidan. 





Milesker  danoi eta bereziki  Haritzeri, Iñakiri eta Paulari



Mendaron, 2014ko urriaren 4an
 



 





 





 


 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina